2013/04/08

Liburutegian digitalizatu diren dokumentu gipuzkoarrak


Gipuzkoan edo Gipuzkoari buruz argitaratutako 3.475 liburu digitalizatu ditugu, XIX. mendean hasi eta 1930. urtera bitartekoak. Guztira, gutxi gorabehera 256.000 orrialde digitalizatu dira, eta eskura daude liburutegiko katalogoaren bidez.

Horien artean nabarmentzekoak dira XIX. mendeko probintziako inprimatzaileen edizioak. Hona hemen inprimatzaile horietako batzuk: Antonio Undiano; Francisco de la Lama eta ondorengoak; Ignacio Ramón Baroja eta bere anaia Pío -idazle entzutetsuaren aitona-; Juan Ignacio Mendizábal -Fco. de la Lamaren suhia- eta bere suhi Eusebio López, beste inprimatzaile handi baten aita, Isaac Lopez Mendizabalena, alegia.

Agiri gehientsuenak Julio Urkixo eta José Francisco de Aizkibelen fondoetan eta KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiaren fondo orokorrean aurkitzen dira, guztien eskura.