2013/05/13

John Cromwell (1887-1979)


Nahiz eta John Cromwell ezagunagoa den zinema zuzendari gisa, antzerkiko aktore gisa egindako lana aipatu beharrekoa da. Zinema ekoizlea ere izan zen.


Garai hartako beste hainbat bezala, iparramerikarren kontrako ekintzen zerrenda beltzean sartu zuten. James Cromwell aktore bikainaren aita da eta Hollywoodeko Famaren Pasealekuan izar bat du.

Maiatzaren 13tik 18ra bitartean estatubatuar zuzendari horren lanaren jarraipena egingo dugu.