Maria Schell Austriako zinema eta telebistako aktorea izan zen, eta Maximillian Schell aktorearen arreba. Aintzat hartzeko moduko filmografia du. Europan egindako aldian, honako film hauetan nabarmendu zen: The Angel with the Trumpet, The Magic Box, The Heart Of The Matter, Die Letzte Brücke (1954. urteko Canneseko zinemaldian emakumezko aktore onenaren Saria), Napoleon edo Le notti bianche (Luchino Visconti).
Hollywoodera joan eta interpretazio bikainak egin zituen film hauetan: The Brothers Karamazov (Richard Brooks), The Hanging Tree (Delmer Daves) eta Cimarron (Anthony Mann).
Beste honako filmetan ere parte hartu zuen: Voyage of the Damned eta Odessa. Azken horretan bakarrik aritu zen bere anaiarekin batera.
Maiatzaren 20tik 25era bitartean gogora ekarriko dugu aktore hori.