2013/05/24

Richard Wagner (1813-1883)


Richard Wagner jaio zela bigarren mendeurrena betetzen da (Leipzig, 1813ko maiatzaren 22a – Venezia, 1883ko otsailaren 13a).
Konpositore, orkestra zuzendari eta idazle bikaina izan zen horrek oso ondo jakin zuen uztartzen artista-dohain horiek egin zituen aparteko operetan. Izan ere, musika ez ezik, libretoaren autoretza eta eszenografia ere bere gain hartu zituen.
 
Liburutegira etortzera animatzen zaituztegu, Wagnerren obra literarioa ezagutzera, eta, bide batez, fonotekara ere hurbil zaitezten, operaren erraldoi horren musikaz gozatzera.