Espainiako zinemaren garai guztietako aktorerik karismadun eta ezagunenetako bat, Alfredo Landa, joan den maiatzaren 9an hil zen.
60 eta 70 hamarkadetan egin zituen filmek “landismoa” izeneko zinema mota bati eman zioten hasiera, “ar iberiko” bezala ezagutzen den gizonezko mota bat nabarmentzen zuena, garai hartako Espainia erreprimituaren ispilu garden.
Jose Luis Garci konturatu zen aktore hau beste erregistro batzuetan ere aritu zitekeela eta horrela, Alfredo Landak bigarren etapa bati eman zion hasiera, honako film hauetan nabarmendu zelarik: Las verdes praderas, El crack, Los santos inocentes (1984. urtean Cannesen aktore onenaren saria), La vaquilla, El bosque animado (Goya Saria), La marrana (Goya Saria), Canción de cuna, El rey del río edo Luz de domingo.
1985. urtean Urrezko Danborra jaso zuen aktorea gogora ekarriko dugu maiatzaren 27tik ekainaren 1a bitartean.