2013/06/03

Tay Garnett (1894-1977)


Tay Garnett zuzendaria 1894. urtean Estatu Batuetan -zehazki, Los Angelesen- jaio zen. Bere lana oso nabarmena izan zen batez ere 30 eta 40ko hamarkadetan. 50eko hamarkadan telebista munduan aritu zen eta Bonanza bezalako telesail ospetsuaren kapitulu batzuk zuzendu zituen.

Bere filmografian aipatu beharrekoak dira film bikain batzuk, bereziki Postariak beti deitzen du birritan izenekoa, James M. Cain idazlearen nobelaren lehen bertsioan oinarritutakoa, John Garfield eta Lana Turner protagonista zituela.

Maisulan horrez gain beste film interesgarri batzuk ere zuzendu zituen, honako hauek adibidez: China Seas, Stand-In, Seven Sinners, The Valley of Decision, A Connecticut Yankee in King Arthur's Court edo The Black Knight.

Tay Garnetten zinema berrikusiko dugu ekainaren 3tik 8ra bitartean.