25 urte bete dira Jesús Fernández Santos idazlea hil zela. Nobelagile handi bat izateaz gain, aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria izan zen.
Unibertsitatean literatura zale egin zen, Aldecoa, Sanchez Ferlosio, Martín Gaite, Goytisolo, Martín Santos eta Alfonso Sastrerekin harremanetan jarri ondoren; azken horrekin batera unibertsitateko teatro esperimentala zuzendu zuen.
Nobelagile modura egindako lan hauek aipatu behar dira: Los bravos, En la hoguera, Cabeza rapada, El hombre de los santos, Libro de las memorias de las cosas (Nadal Saria), Extramuros (Literaturako Sari Nazionala), Cabrera, Jaque a la dama (Planeta Saria) eta Los jinetes del Alba.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegira gonbidatzen zaituztegu haren literaturaz gozatzera.