2013/06/10

Alida Valli (1921-2006)


Aristokraziako familia batean jaiotako Alida Valliri oso txikitatik zetorkion interpretaziorako grina eta hogei urte besterik ez zituenean Veneziako Mostran saritua izan zen. Bigarren Mundu gerra bukatu ostean lortu zituen bere interpretazio onenetakoak, A. Hitchcocken The Paradine Case filmean Gregory Peck-ekin batera eta CarolReed-en The Third Man filmean Orson Wellesekin batera.

Aipatutako horiez gain, beste film hauek ere oso garrantzitsuak dira haren filmografian: The Miracle of the Bells, The White Tower, Senso (Visconti), Il grido, Le dialogue des Carmélites, Edipo re (Pasolini) eta Bernardo Bertoluccik zuzendudako Novecento eta La luna.

Alida Valliren lana berrikusiko dugu ekainaren 10etik 15era bitartean.