Aktore bikain hau, beste hainbat bezala, ezagunagoa izan zen bigarren mailako paperengatik protagonista paperengatik baino. Walter Brennan aktoreak hirutan jaso zuen Oscar saria taldeko aktore onenari: Howard Hawks zuzendariaren Come and get it! (1936) filmagatik, David Butlerren Kentucky (1938) filmagatik eta William Wyler zuzendariaren The Westerner (1940) filmagatik.
Howars Hawks zuzendariarekin bide luze eta oparoa egin zuen, eta bere aginduetara lan egin zuen hainbat film bikainetan: Sergeant York –Oscar sarietarako izendapena jaso zuen, laugarrenez-, To have and have not, Red River eta, bereziki, Rio Bravo, film honetan lortu baitzuen bere paperik onenetako bat, Stumpty, sheriffaren laguntzaile elbarria, interpretatzen.
Walter Brennan izango dugu bidaide ekainaren 17tik 22rako astean.