Nobela, ipuin, kontakizun labur, antzezlan, olerki eta abarren idazle, Princetoneko Unibertsitateko irakasle, 1992. urtean Pulitzer Sariko finalista, eta Literaturako Nobel Sarirako hautagai sendo; Joyce Carol Oatesek 75 urte betetzen ditu.
Ezin hobeki deskribatzen du eguneroko bizitza, gabezia eta miseria guztiekin, eta erabiltzen duen kontakizun egiturak, indarkeriara maiz jotzen duenak, Estatu Batuetako XX. mendeko idazlerik handienetakoa izatera eraman du.
Bere lan oparoan aipatu behar dira, besteak beste Marya, Black Water, Foxfire, Blonde, Faithless, On Boxing, Middle Age, Missing Mom, The Falls, The Gravedigger's Daughter, My Sister, My Love, Little Bird of Heaven, Rape: A Love Story eta A Fair Maiden.
KM-ko Liburutegira etortzera animatzen zaituztegu Joyce Carol Oates idazlearen lana ezagutzera.