2013/07/29

Salvador Espriu (1913-1985)


Uztailaren 10ean betetzen dira 100 urte Salvador Espriu jaio zela, XX. mendean Kataluniak eman duen olerkigile garrantzitsuenetakoa. Nobelagilea ere izan zen - Kataluniako prosaren berritzailetzat hartua izan da- eta horrez gain, dramaturgo bikaina izan zen.

Katalanez idatzi zuen ia bere lan guztia, nahiz eta hizkuntza askotara itzulia izan den. Aipagarriak dira El Dr. Rip, Laia eta Ariadna al laberint grotesc izeneko nobelak. Olerkigile modura egindako bi lan hauek dira garrantzitsuenak: Cementiri de Sinera eta La pell de brau. Antzerkigile bezala, berriz, Primera história d´Esther.

Literaturako Nobel Sarirako hautagaia izan zen behin baino gehiagotan eta Idazle Kataluniarren Elkartearen sortzailea izan zen.

KM-ko Liburutegira etortzera animatzen zaituztegu Kataluniako idazle handi horren lana ezagutzera.