2013/08/20

10 urte Katharine Hepburn gabe


Joan den ekainean bete ziren 10 urte garai guztietako aktorerik handiena -American Film Instituteren arabera- hil zela. Baina gauza ziurra dena da aktore bakarra izan dela lau Oscar sari irabazten: 1933. urtean, Morning Glory filmarekin; 1967. urtean, Guess Who's Coming to Dinner filmarekin; 1968. urtean, Lehoia neguan filmarekin; eta 1981. urtean, Urrezko urmaelean izenekoarekin.

Filma horiez gain, filmografia zabal paregabea du, aipagarrienak hauexek: Anderetxoak, Mary of Scotland, Bringing Up Baby, Filadelfiako istorioa, Adam's Rib, The African Queen, Desk Set, Bat-batean, azken udan, Chailloteko zoroa, The Trojan Women eta Rosten Cogburn.

Abuztuaren 19etik 24era bitartean, gogora ekarriko dugu aktore bikain hori.