James Gandolfini ekainean hil zen Erroman, 51 urte zituela. Bere heriotza ustekabean eta atsekabez jaso zuen zinemaren munduak, non bigarren mailako ezinbesteko aktore horietakoa izan baitzen. Hala ere, beti izango da gogoratua Los Soprano telesaileko Tony Sopranoren paperagatik. Antzezpen horregatik Gandolfini aho batez goraipatua izan zen eta aktore onenaren Emmy Saria irabazi zuen –hiru aldiz–.
Zinemari dagokionez, parte hartu zuen filmen artean, aipatzekoak dira, Crimson Tide, Night Falls on Manhattan, Perdita Durango, A Civil Action, 8MM (AKA Eight millimeter), The Mexican edo The Last Castle, espetxe militarreko espetxe-buru zorrotzaren paperean.
Martxoaren 26tik 31ra bitartean gogoratuko dugu haren lana.