2013/09/02

J.Lee Thompson (1914-2002)


J. Lee Thompson Britainia Handiko zinema zuzendaria izan zen, eta karrera oso interesgarria egin zuen bere herrialdean film aipagarri hauekin: Ice-Cold in Alex, Tiger Bay, North West Frontier eta, batik bat, The Guns of Navarone filmarekin, horrek ireki baitzizkion Ameriketako ateak.
Hollywooden egin zuen karreran ere film bikainak daude, hauexek aipagarrienak: Izuaren lurmuturra, Gregory Peck eta Robert Mitchum protagonista zituela (gerora, Martin Scorsesek film horren remake bat egin zuen Nick Nolte eta Robert de Niro aktoreekin); Taras Bulba, Kings of the Sun, Mackenna's Gold eta The Passage.
J.Lee Thompsonen zinema ekarriko dugu gogora irailaren 2tik 7ra bitartean.