2013/09/09

Esther Williams (1921-2013)


Esther Williams-en ametsen artean ez zegoen aktore izatea, igeriketa sinkronizatuko txapeldun olinpikoa izatea baizik, baina 2. Mundu Gerrak haren desioak eten zituen eta zazpigarren arteak aktore bat irabazi zuen.George Sidneyren Bathing Beauty filma errodatu ondoren, zinema musikalaren barruan genero berri bati hasiera ematea lortu zuen:uretako zinema musikala.
40 eta 50eko hamarkaden bukaera aldera ezinbesteko izar bihurtu zen genero musikalean eta, hala, honako film hauek errodatu zituen: Thrill of a Romance, Fiesta, On an Island with You, Neptune's Daughter eta Million Dollar Mermaid. Gerora, zinema musikal hori alde batera utzi nahian, musikalak ez ziren beste film batzuk errodatu zituen, baina horiekin ez zuen lortu jendea erakartzea. Hori horrela, karrera uztea erabaki zuen.
Irailaren 9tik 14ra bitartean gurekin izango dugu Esther Williams.