KANADA
Marvel Unibertsoko pertsonaia nagusienetakoa yankeea beharrean kanadiarra dela nork
esango luke!
Laku Handien beste aldean jaio zen Wolverine. Eta han gertatu zen haren
lehen abentura, Hulk eta Wendigo tartean zeudela (Incredible
Hulk #180. 1974). Hiru indar menderaezin batera, beraz. Wendigorekin, gainera, Kanadako lotura
estuago bilakatzen zen, jatorrizko iparamerrikarren kondaira eta folklorearekin
bat egiten baitu horrek.
Wolverine baino lehen, Logan zen
goitizena. Kanadako geografria gainbegiratu beharko, zergatia ulertzeko.
Wolverine ezizenak ere Kanadako izadia ekartzen digu gogora. Bide batez, ohiko
galdera plazaratzen du horrek: Wolverineri
nola deitu, hain zuzen ere. Gazteleraren eraginez, Otsokume izen ederra da;
baina izenaren jatorriari erreparatuta, Jatun beharko luke mustelidoaren
erreplika mutanteak!
JAPONIA
Sortaldearen herrialdea eta Logan betirako daude uztartuta.
Claremont eta Millerren eskutik, Japonian bizi zuen amodiozko istorio
ahaztezina. Tipo gogor, zantar, bortitz eta bakarti hark beti izan zuen
neskenganako tiradizo handia. Horra hor Jean Greyrekin harreman ezinezkoa
(eskerrak unibertso paraleloei!).
Mariko Yashidaren ezkontza gorapilatsuak
agerian utzi zuen Wolverineren
Samurai izaera. Samurai baino, Ronin izaera. Eta aurrerago, benetako
Sensei-rena.
Amodioa ez ezik, Yuriko Oyama beldurgarriarekin
egin zuen topo. Bai eta Loganen
beldur nagusienetakoa: animalia bihurtzerainoko eromena.
MADRIPOOR
Asiako txoko honetan Wolverine inoizko mozorrorik onena aurkitu zuen: begian adabakia
eta Patch goitizena (Clark Kent
estralurtarrak BI betaurreko behar ditu!). Nobela beltz kutsuko istorioak
Buscema, Byrne, Colan, Silvestriren arkatzetan. Luxuzko osagarria izatetik
Bilduma propiora pasa zen Wolverine.
Areagotu baino egin ez den ugaritasunari hasiera emanez. Madripooren etaparen bukaera, edo Wolverine kideak lagundu nahian etsaien esku geratzea,
pertsonaiaren beste une epikoa dugu.
Australiatik gertu omen Madripoor. Australian
izan zen hura. Beraz, Australiar batentzako Logan
ez da arrotz.
ETXEA
Agian Zilarrezko
Azeriarekin etxe bat izan zuen Loganek.
Agian. Etxearen suntsiketa bera bezain pizti, bera bezain gogor, bera bezain
ero den etsaia ekarri zuen. Eta horrekin iragana. Wolverineren izaeraren eta haren ahalmenen iturriak gero eta interes
eta garrantzi handiagoa hartzen du. Nahiz eta Wolverine : origins pelikularik onena ez izan, bere bizitzaren
drama ezagututa, bere bakardadeko joera ulerkorragoa egin zen.
Sufrikario horrek guztiak Wolverine Arma-X (Weapon-X)
gisa ezaugarritzen du. Adamantiumaren
misterioa argituta, Wolverine adamantiumik gabe ikasi beharko du
borrokan eta bizitzen. Metala menderatzen duen etsai bat parean izateak ez
dirudi oso xamurra metalezko hezurdura duen batentzat. Halere, X-Menen alboan Alpha Flighten aurkitu ez zuen etxea du Loganek.
EZ DIREN
TOKITAN
Wolverineren iraganari buruzko jakin mina baino handiagoa? Haren etorkizunari
buruzkoa. Apokalipsiaren Aroan errealitate honetan ezin garatu hainbat aldarte
ikusi genituen. Eta txalotu.
Era berean, Etorkizunaren eta Iraganaren egunetan komikian Wolverineren heriotza
ikusi genuen. X-Menen hurrengo
pelikulan akaso?
JEAN GREY
INSTITUTUA
Borroka bat desorekatzeko grina du Wolverinek. Hori hala izango da beti.
Bere lagunak defendatzea eta babestea du
lehentasun. Hori hala izango da beti.
Bere lanean onena da, nahiz eta bere lana
xamurra ez izan beti.
Atzaparrak luzatzeaz gain, bide berri bat
jorratzen du egun Wolverine
beldurgarria. Mutante berrien irakasle eta zurtoina dugu.
Kanadan sufritutakoa, Japonian pairatutakoa,
Madrilpooren bizi izandakoa, Etxean jazotakoa, Ez diren tokitan gertatu daitezkeen gauzak ekiditea… haren
beldurrak beste inork ez izatea eta ezberdintasuna modu normalizatu bat
bizitzea helburu?
Len Weinekin zorretan gaude Wolverineren zaleok.