Espainiako zinemaren garai guztietako aktorerik handienetakoa izan da Fernando Rey. Locura de amor izeneko filmarekin hasi eta, poliki-poliki, bere filmografia aberasten joan zen, bai Espainian bertan eta baita Espainiaz kanpo ere. Hala, aktore espainiar ezagunenetakoa izatera iritsi zen nazioartean, French connection Ieta II filmei esker eta, batik bat, Luis Buñuel zuzendariarekin batera egindako lanarengatik beste film hauetan: Viridiana, Tristana, El discreto encanto de la burguesía eta Ese oscuro objeto de deseo.
Aktore onenaren saria irabazi zuen Cannesen, 1977. urtean, Elisa, vida mía izeneko filmarengatik. Zinemaldian ere aktore onenaren saria irabazi zuen bi aldiz: 1972. urtekoan La duda izeneneko filmarengatik eta 1988. urtekoan Diario de invierno izenekoarengatik: Azken horrekin Goya Saria ere irabazi zuen.
Irailaren 16tik 21era bitartean Fernando Reyren filmografia berrikusiko dugu.