Bigarren mendeurrena betetzen da Giuseppe Verdi jaio zela (Le Roncole, Buseto, 1813ko urriaren 10a – Milano, 1901eko urtarrilaren 27a).
Richard Wagner alemaniarra bezala -haren bigarren mendeurrena ere ospatzen ari gara- batik bat, konpositore dramatikoa izan zen eta XIX. mendeko bigarren erdian Europako eszena lirikoaren maisu nagusia izan zen.
Musikaren historian ospe handiena izan duten opera hauetako egilea izan zen: Nabucco, I due foscari, Luisa Miller, Rigoletto, La Traviata, Il trovatore, Un ballo in maschera, La forza del destino, Don Carlo, Aida, Otelo eta Falstaff, beste askoren artean.
Giuseppe Verdiren musika ezagutzera animatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko fonotekan.