2013/09/23

Preston Sturges (1898-1959)

Preston Sturges 40ko eta 50eko hamarkadetako Estatu Batuetako zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigile bat zen. Lehen urratsak antzerkian egin ondoren, zinema gidoien lanbideak liluratu zuen berehala, eta gidoien ataleko Oscar saria eman zioten The Great McGinty filmarengatik, 1940an. Ordutik aurrera, zuzendari lanetan ibili zen eta haren filmak arrakasta handikoak izan ziren; esate baterako, Christmas in July, The Lady EveSullivan´s Travels, The Palm Beach Story eta The Miracle of Morgan's Creek. Bere ibilbidean, garaiko aktore onenak inguratzen jakin zuen; adibidez, Dick Powell, Linda Darnell, Henry Fonda, Barbara Stanwyck, Joel McCrea, Veronica Lake eta Claudette Colbert.

Irailaren 23tik 28ra, komediako zuzendari handi honen ibilbidea gainbegiratuko dugu.