Claude Simon jaio zela lehenengo mendeurrena betetzen da. Frantziako idazle horrek 1985. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. Nouveau Romanbezala ezagutzen den literatur mugimenduaren sortzailetzat jotzen da idazle hori. Mugimendu horretan beste idazle hauek ere nabarmendu ziren: Alain Robbe-Grillet, Nathalie Sarraute edo Samuel Beckett.
Bere obran aipatu behar dira honako lan hauek: Le vent, L'Herbe,La route des Flandres, Le Palace, La Bataille de Pharsale, Les Corps conducteurs, Triptyque, Leçon de choses, Les Gorgiques-ziurrenik bere obrarik garrantzitsuena-, L'Acacia, Le jardin des plantes edo Le tramway,azkeneko hori 88. urte zituenean argitaratua eta oso autobiografikoa.
Idazle ospetsu horren obra ezagutzera animatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.