2013/10/14

Jean Cocteau (1889-1963)

XX. mendeko lehen hamarkadetako abangoardian ibilitako ezinbesteko horietako baten aurrean gaude. Jean Cocteau olerkigintzan eta eleberrigintzan nabarmendu zen, hala nola antzerkian eta zinemagintzan, eta marrazkilari bikaina ere izan zen.
Hainbeste alderdi jorratu zituenez, era guztietako artista eta literaturagileak ezagutu zituen, honako hauek adibidez: Diaguilev, Stravinski, Picasso, Apollinaite, Blaise Cendrars edo Modigliani, eta ezin dugu ahaztu Edith Piaf handia, hura hil zenean depresioaren putzu beltzera erori baitzen.
Egin zuen lan oparoaren artean garrantzitsuenak hauexek dira: AntigonaThomas l'imposteur, Ume terribleak, Les Mariés de la tour Eiffel, Oedipe roi, L'Aigle à deux têtes, Le Potomak, Essai de critique indirecte, Mon Premier voyageOpium: Journal d'une désintoxication. Eta ezin dira alde batera utzi zinemagile gisa egindako Le sang d'un poète eta La Belle et la Bête.
KMK liburutegian gogora ekarriko dugu Jean Cocteau, hil zela 50. urteurrenera iritsi garenean.