Rosalind Russell, Ipar Ameriketako aktorea, 40 eta 50eko
hamarkadetan nabarmendu zen; Oscar Sarirako lau aldiz izendatu zuten baina ez
zuen lortzeko aukerarik izan. Aktore lanak utzi ondoren lan humanitarioetan
murgildu zen eta hori horrela, Oscar Sari humanitario bat eman zioten. Horrez
gain, 5 Urrezko Globo Sari lortu zituen bere karreran.
Honako filma hauek nabarmendu behar dira haren filmografian: His Girl Friday, The Feminine Touch, Take a Letter,
Darling, My Sister Eileen, Sister Kenny, Auntie Mame,
-azkeneko lau horiengatik izan zen izendatua aktore onenaren sarirako-, Gypsy,
Picnic eta
The Women.
Gure artean izango dugu Rosalind Russellen lana urriaren 21etik 26ra
bitartean.