2013/11/04

Lon Chaney (1883-1930)


Estatu Batuetako aktorea izan zen Lon Chaney, zinema mutuaren aktorerik moldaerrazenetako bat, askoren ustez. Gogoangarriak dira egin zituen pertsonaia oso deformatuen interpretazioak (Notre Dameko Konkordunean Quasimodo izan zen eta The Phantom of the Operan Erik).


Berak asmatzen zituen makillaje teknikak erabiliz itxuraldatzeko zuen trebetasuna zela eta, “Mila aurpegitako gizona” ezizena irabazi zuen. Aipatu behar dira haren filmografian honako filma  hauek: Oliver Twist, Notre Dameko Konkorduna, The Phantom of the Opera eta The Unholy Three, azkeneko hori bere filma soinudun bakarra da. Chaneyren semeak, Lon Chaney Jr gazteak aitaren bidea jarraitu zuen eta oso ezaguna izan zen beldurrezko  filmetan parte hartzeagatik, batik bat, The Wolf Man (1941) izeneko filmean.

Urriaren 28tik azaroaren 2ra bitartean gogoratu ditugu Chaneytarrak, bai aita bai semea.