2013/11/04

KOLDO MITXELENA KULTURUNEA. 20 URTE (1993-2013)


1993 urteko azaroaren 5ean ireki zituen ateak Koldo Mitxelena Kulturuneak. Liburuek, kuadroek, eskulturek, bideoek, arte instalakuntzek, pelikulek, hitzaldi eta mahai inguruek besteak beste, osatzen dute eguneroko jarduera, baina, batez ere, pertsonek.

Zu bezalako pertsonak dira “Koldo”ri edo “KM”ri bizia eta zentzua ematen diotenak. 85.000 bazkide baino gehiago gara liburutegian; guztion artean 2 milioi liburu irakurri ditugu, 500.000 diska entzun eta beste hainbeste filma ikusi. 200 erakusketa sortu, ekoiztu eta bisitatu ditugu, eta urtero 100dik gora dira antolatu ditugun kultur ekitaldiak.

Elkarrekin bizi izan ditugu une hunkigarriak eta pertsona bezala aberastu gara. Ez dira hogei urte alferrik igaro!  Arrakastaz - eta akatsez ere bai, tarteka- osatutako arrastoa uzten goaz. 

Zuri esker, etorri zarelako, zure konfiantza eman diguzulako, partaide izan zaitugulako, garena izatera eraman gaituzulako.

Ospatu dezagun!