2013/11/26

Albert Camus (1913-1960)

Nobelagile, saiakeragile, antzerkigile, filosofo eta kazetari, Albert Camus jaio zela ehun urte betetzen dira. Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 1957. urtean “gaur egungo gizakien kontzientzian dauden arazoak agerian jartzen duen obra oso batengatik”.
Hasiera batean marxista izan zen; gero, existentzialismo ateoaren ordezkari, eta, azkenik, absurdoaren filosofia izeneko ideiak bereganatu zituen -Sartrerekin sekulako eztabaida edukitzera iritsiz-. Azken finean, literatur obra bikain baten egile izatera iritsi zen eta aipagarrienak, hauexek:Arrotza, La Peste, La Chute, L'exileta Le royaume nobelagile modura; Caligula, Le Malentendu, L'État de siège eta Les Justes antzerkigile bezala, eta  Le Mythe de Sisyphe,  L'Homme révolté edo  L'Été,saiakeragile modura.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak Frantziako letretako erreferente hori ezagutzera gonbidatzen zaituzte.