2013/11/26

Amparo Soler Leal (1933-2013)

Azken egun hauetan joan zaigu eszenako emakumezko antzezlari handi bat:  Amparo Soler Leal.  Odolean zeraman arte eszenikoa, aktoreak baitzituen gurasoak eta 1948. urtean egin zuen lehen debuta.  1975. urtera arte eszenatokietan eta zineman ibili zen aldi berean. Baina ordutik aurrera zazpigarren artean aritu zen bereziki.
Luis Garcia Berlangaren musa izan zen, baina honako hauekin ere egin zuen lan: Luis Buñuel, Pedro Olea, Jaime de Armiñan, Fernando Fernán Gómez, Pilar Miró eta Pedro Almodóvarrekin.
Urriaren 22tik 27ra bitartean gogoratuko dugu aktore handi hori.