2013/12/02

Vivien Leigh (1913-1967)

Orain dela egun gutxi 100 urte beteko zituen 1967. urtean, tuberkulosia medio, hil zen Vivien Leigh, aktore eder honek.
Laurence Olivier aktorea izan zen harengan arreta jarri zuen lehenengoa,  eta  Hamlet antzerkirako Ofelia papera eskaini zion. Horren ondorioz hasi zen euren arteko harreman profesional eta sentimentala; Vivien garai horretan hasi zen ospea irabazten.  Baina aktore hori beti gogoratuko dugu Gone With the Windizeneko filmean Scarlett O’Hara bezala egindako antzezpen bikainagatik: aktore onenaren bere lehen Oscar saria irabazi zuen lan horri esker.Nahiz eta ez izan iparramerikarra eta hegoaldeko azentua ikasi behar izan zuen, paper hori lortu zuen Lucille Ball, Carole Lombard, Jean Arthur, Paulette Goddard, Bette Davis eta Katharine Hepburn bezalako aktoreak atzean utzita.  
Denbora luzez bizitu ez bazen ere (53 urte), primerako filmografia utzi digu, honako titulu hauek horren adibide: A Yank at Oxford, The Sidewalks of London,Waterloo bridge, 21 days together, That Hamilton Woman, A Streetcar Named Desire (bigarren Oscar Saria), Caesar and Cleopatra edo Anna Karenina.
Vivien Leighen lana gogoratuko dugu abenduaren lehenengo astean.