2013/12/09

Aldous Huxley (1894-1963)

50 urte bete dira Ingalaterran (Godalming, Surrey) jaiotako Aldous Huxley idazle eta filosofoa hil zela, pentsaera modernoaren ordezkaririk garrantzitsuenetakoa.
Idatzi zituen nobela eta saiakeren bidez bere garaiko konbentzionalismoak eta gizarte arauak kritikatu zituen.Ingalaterra utzi eta AEBera joan zenean, gai espiritualak, parapsikologia eta mistizismoaren gisakoak hartu zituen gogoko; nonbait, droga haluzinogenokoekin izandako esperientzien ondorioz.
Literaturako genero guztiak landu zituen eta honako lan hauek dira azpimarragarrienak:  Crome YellowPoint Counter Point, Bai mundu berria -bere obrarik ezagunena-, Eyeless in GazaAfter Many a SummerDies the SwanApe and EssenceThe Doors of PerceptionHeaven and HellThe Devils of LoudunBrave New World RevisitedLiterature and Science eta Island.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian idazle horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.