Rudolph Meyer bezala Polonian jaio zen eta, bere lehen urratsak Carl Theodor Dreyer handiarekin egin zituen, argazkilaritza-zuzendari moduan, La Passion de Jeanne d'Arc filmean.
Beste hainbat europar gisa AEBetara emigratu zuen eta zinema zuzendaritzan hasi aurretik argazkilaritza zuzendari gisa aritu zen, beste askoren artean, ekoizpen ospetsu hauetan: Alexander Kordaren Lady Hamilton, LubitschenTo Be or Not to Be,Tay Garnetten Seven Sinners eta Charles Vidorren Gildan.
Zinema zuzendari bezala egindako karrera ere oso oparoa da eta, besteak beste, honako film hauek nabarmendu behar dira:D.O.A.,The Prince who was a Thief, The Green Glove, The Mississippi Gambler, The Black Shield of Falworth, Miracle in the RainetaThe 300 Spartans.
Rudolph Matéren zinema aztertuko dugu abenduaren 16tik 21era bitartean.