Duela gutxi hil da Doris Lessing, 94 urterekin. Letretako Asturiasko Printzearen Saria lortu zuen 2001. urtean eta Literaturako Nobel Saria 2007. urtean –“emakumezkoen esperientziaren epika transmititzeko eta zibilizazioaren zatiketa eszeptizismoz, grinaz eta ameslari baten indarrez kontatzeko erakutsitako ahalmenagatik”-. Antzinako Persian jaio zen, bere aita han baitzegoen destinatuta.
Gero Afrikan bizi eta ezkondu zen eta esperientzia hori oso nabarmena da bere obran. Obra, funtsean, berrogeita hamar bat nobelak eta kontakizun labur askok osatzen dute, nahiz eta ia estilo guztiak probatu zituen eta errealismotik fikziozko zientziara eta komunismotik mistizismora pasatu.
Haren literaturan azpimarratu behar dira honako lan hauek: Belarra kantari, The Golden Notebook, kontu laburrez osatutakoThe Children of Violence izeneko bilduma, The good terrorist, The fifth Child, African Laughter, Under my skin, Mara and Dann, The Grandmothers, The cleft, To room nineteen, The temptation of Jack Orkney eta Made in England, besteak beste.
KMK Liburutegira etortzera animatzen zaituztegu mundu osoan ezaguna den idazle horren obra ezagutzera.