2013/11/11

Alberto Sordi (1920-2003)

Alberto Sordi Italiako aktore handienetakoa izan zen, Mastroianni, Gassman, Tognazzi edo Manfredirekin batera. Hasiera batean bikoizketako aktorea izan zen, gero errebistako aktore eta irratian ere aritu zen lanean. Baina, zinemako aktore gisa lortu zituen lanik onenak, klase ertaineko italiarraren papera ezin hobeto irudikatu baitzuen. 

Komediako maisua izan den horren filmografian titulu ahaztezin hauek daude: Lo sceicco bianco, I Vitelloni, Un americano a Roma, Il conte Max, La grande guerra, Il giudizio universale, Detenuto in attesa di giudizio, L'ingorgo, Il marchese del Grillo, L'avaro eta jendearen hain gustukoak izan diren beste asko.


Azaroaren 11tik 16ra bitartean ekarriko dugu gogora Alberto Sordi.