Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen Vincent Sherman, eta Hollywoodeko espiritu klasikoaren azken ordezkarietako bat -berrogei eta berrogeita hamarreko hamarkadetan errodatutako zinema-. Filmak, 30 baino gehiago zuzendu zituen, eta aktoreak, berriz, hauek, besteak beste: Bette Davis, Humphrey Bogart, Paul Newman, Rita Hayworth, Errol Flynn eta Joan Crawford. Iparramerikaren Kontrako Ekintzen Batzorde zorigaiztokoak komunistatzat jo zuen, eta, horren ondorioz, errodatu ezinik egon zen urte batzuetan.
Zuzendu zituen film aipagarrienen artean daude Mr. Skeffington, The Damned Don't Cry, Affair in Trinidad, The Garment Jungle, Adventures of Don Juan,The Young Philadelphians eta Ice Palace.
Vincent Shermanen zinema berrikusiko dugu azaroaren 18tik 23ra bitartean.