2013/12/30

Amparo Rivelles (1925-2013)

Duela gutxi hil da eszenako emakumezko beste antzezlari handi bat: Amparo Rivelles. Aktoreak izan zituen gurasoak –Rafael Rivelles eta Mª Fernanda Ladrón de Guevara-, eta Espainiako garai guztietako antzerki aktore handi bat izatera iritsi zen. Gerra ondorengo zineman ere nabarmendu zen –garai horretako ezinbesteko horietakoa zen-, baita ere telebistan, Mexikon bezala Espainian ere bai, batik bat, Los gozos y las sombras eta La regenta izeneko serietan parte hartu baitzuen.
Aktore onenaren Goya Saria irabazi zuen Hay que deshacer la casa izeneko lanarengatik, eta banaketako aktore onenarena jasotzeko izendatua izan zen Esquilache filmarengatik.
Haren filmografian aipatu behar dira ezinbestean honako film hauek: Alma de Dios, MalvalocaElioísa está debajo de un almendroEl clavo, La leona de Castilla edo Alba de América, Mr. Arkadin bertsio espainiarrean- Orson Wellesen zuzendaritzapean eta La herida luminosa.
Amparo Rivelles 2014. urteko lehenengo astean gogoratuko dugu.