Sergio Leonek bere aita Vincenzoren bidea jarraitu zuen, zuzendaria izan baitzen hura ere.Beste maisu handiekin hasi zen lanean (De Sica, LeRoy, Wise, Wyler edo Zinnemann) eta ofizioa guzti horiengatik ikasi zuen. Nahiz eta tematika klasikoko zinema zuzentzen hasi - Gli ultimi giorni di Pompei, Il Colosso di Rodi- westerrn generoarekin jarraitu zuen, Robert Aldrichen eraginez.
Spaghetti western izenarekin ezagutzen den generoaren sortzailea izan zen, trilogia ospetsu hauxe horren lekuko: Per un pugno di dollari, Per qualche dollaro in più eta Il buono, il brutto, il cattivo. Horien bidez historiarako honako aktore hau aurkitu zuen: Clint Eastwood. Gerora beste 2 western bikain ere errodatu zituen: C'era una volta il west eta Giù la testa, beti ere bere lagun Ennio Morriconeren musikarekin. Once Upon a Time in America izeneko film bikaina izan zen bere proiektuari bukaera eman ziona.
Sergio Leoneren zinema berrikusiko dugu urtarrilaren 13tik 18ra bitartean.