Luis Martín-Santos Larachen jaio zen 1924.urtean. 5 urte zituela Donostiara etorri zen bere familiarekin. Goi mailako ikasketak Salamancan egin zituen, eta bertan ezagutu zituen Benet, Aldecoa edo Sastre bezalako idazleak.
1951. urtean Donostiara itzuli zen, psikiatrikoko zuzendariaren lanpostua lortu ondoren. Hiriko kultur jardueratan bete-betean sartu zen Akademia Ibiltariko kide gisa. 1962. urtean argitaratu zuen Tiempo de silencio izeneko obra handia, gerra ondorengo nobelagintzan funtsezkoa izan zena. Geroxeado argitaratu zituen medikuntza gaia zuten bi liburu, eta, hil ondoren, beste kontakizun liburu bat eta Tiempo de destrucción izeneko nobela argitaratu ziren.
Gasteizerako bidean kotxe istripu bat izan ondoren hil zen 1964. urtean.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian idazle horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.