2014/02/14

Alfredo Bryce Echenique (1939-

Alfredo Bryce Echenique, idazle perutarra jaio zela 75 urte betetzen dira. 1964. urteaz geroztik Europa izan zuen bizileku: Frantzian -La Sorbonan doktoratu zen-, Italian, Grezian, Alemanian eta Espainian bizi izan zen, azkeneko horretan hainbat sari ere irabazi zituen: Narratiba Saria (Reo de nocturnidad) eta Planeta Saria (El huerto de mi amada).
Bryce Echeniquek narratiban erabiltzen duen lexikoa guztiz fina da, eta era guztietako pertsonaiak jartzen ditu solasean, umore fin batez lagundurik. Irakurlearentzat plazer hutsa da idazle horren lana irakurtzea.
Bere lan garrantzitsuenen artean aipatu behar dira -lehen aipatutakoez gain- Un mundo para Julius, La vida exagerada de Martín Romaña, El hombre que hablaba de Octavia de CádizDos señoras conversan, No me esperen en abrilLa amigdalitis de TarzánPermiso para sentir eta  Dándole pena a la tristeza, bere aitonaren bizitzan oinarritua.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik idazle perutar handi horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.