2014/02/17

Espainiako Zinemako Goya Sariak

Duela gutxi eman dira 2014ko Goya Sariak, sari horiek 2013. urteko Espainiako zinemari eman zaizkion sari garrantzitsuenak dira.
1987ko martxoaren 17tik (1986. urteko edizioa) Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen Akademiak sariak banatzen ditu, Ipar Ameriketako Oscar Sarien banaketarako egiten den ekitaldiaren antzera.
Sari banaketan ematen den estatua txikiaren lehen diseinua Miguel Ortiz Berrocal eskultoreak egin zuen eta desmuntagarria zen, Goyaren bularraldetik kamara bat ateratzen zitzaiola. 4.ediziotik aurrera, estatua horren enkargua José Luis Fernándezi eman zitzaion eta pisu handia kendu zion.
Otsailaren 17tik 22rako astean gogoratuko ditugu sari preziatu hori lortu duten film batzuk.