2014/02/24

Informazio gunea

Aurki KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian informazio gune berri bat ipiniko dugu. Liburutegiko lehen solairuan egongo da, eta bertako zeregina izango da edozein motatako informazioa lortu nahi duten erabiltzaileei laguntzea eta bideratzea.

Nola egin dezaket kontsulta katalogoan? Zer gomendatzen didazue irakurtzeko? Non aurki ditzaket atzerriko hizkuntzetan dauden eleberriak? Horiei eta antzeko galderei emango zaie erantzuna informazio gune horretan.