2014/02/05

William S. Burroughs (1914-1997)

Aurten betetzen dira ehun urte William S. Burroughs idazlea jaio zela. Idazle hori Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetan sortutako idazle eta intelektual talde ospetsuko kidea izan zen,  Beat Belaunaldikoak izenez ezagutzen zen taldekoa, hain zuzen. Talde horretako kide garrantzitsuenak, besteak beste, Allen Ginsberg -harreman oso estua izan zuen harekin-, Gregory Corso eta Jack Kerouac izan ziren.
Arau hausle horietako idazlea da, literaturan sailkatzeko garaian oso zaila gertatzen den horietakoa eta autobiografiak pisu handia du bere lanean.  Bere eragina gerora etorri zen, kontrakulturako hainbat adierazpen artistikoen bidez.
Honako lan hauek dira azpimarratu beharrekoak:And the Hippos Were Boiled in Their Tanks,Yonqui -oso autobiografikoa- Naked Lunch,The Soft Machine, Nova ExpressThe Wild Boys, Cities of the Red Night, The Place of Dead Roads, QueerThe Western Lands, The Cat Inside, The Electronic Revolution, My Education : A Book of Dreams eta The Ticket That Exploded.
Burroughsen obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.