2014/02/03

Joan Fontaine (1917-2013)

Duela gutxi hil zen 96 urterekin Britainian jaiotako Joan Fontaine aktorea, Kalifornian zuen etxean. 40ko eta 50eko hamarkadetako aktore handienetakoa izan zen eta Olivia De Havilland, baita ere aktore bikaina, ahizpa zuen -elkarrenganako ezinikusia oso nabaria zen-. Alfred Hitchcockek ospe goreneraino eraman zuen eman zizkion bi paper antzeztuz, honako hauek: Winter andrearena Rebecca filmean, eta Lina andrearena Suspicion filmean, azkeneko horrekin aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen 1941. urtean. Beste bitan ere egon zen izendatua eta bere filmografian nabarmendu behar dira -lehen aipatutako bi horiez gain- honako film hauek ere: The Constant Nymph, Jane Eyre, Ivy, Letter from an Unknown WomanSeptember Affair,  OthelloIvanhoeDecameron Nights -Espainian errodatua-, Beyond a Reasonable Doubt edo Island in the Sun.
Joan Fontainek zineman egindako lana berrikusiko dugu otsailaren 3tik 8ra bitartean.