Duela gutxi hil da Peter O’Toole, Lawrence of Arabia filmean egindako interpretazio bikainarengatik zinemako historiara pasa zen Irlandako aktorea. Film hori David Leanek zuzendu zuen 1962. urtean. Beste hainbat aktore handien modura askotan izan zen izendatua Oscar sarietarako -8 aldiz, alajaina- baina inoiz ez zuen lortu -merezimenduzko saria lortu zuen 2003. urtean-. Bere belaunaldiko beste aktore askoren modura, Shakespeare antzezten hasi zen antzokian eta gero zinemara pasa zen, interpretazio ahaztezinak eginez, besteak beste lehen aipatutakoa eta beste honako film hauetan egindakoak: Lord Jim, Becket, What's New, Pussycat?,The Night of the Generals, The Lion in Winter, Goodbye, Mr. Chips, Man of La Mancha eta bere karreraren amaieran Troya izenekoan Priamo, Troiako erregea, antzeztuz egindakoa.
Peter O’Toole gogoratuko dugu urtarrilaren 27tik otsailaren 1era bitartean.