75 urte betetzen dira William Butler Yeats, Irlandako olerkigile eta dramaturgo handia hil zela, 1923. urtean Literaturako Nobel Saria irabazitakoa.
Zalantzarik gabe Irlandako literatura berriaren berpizkundearen ordezkaririk handiena izan zen eta, XX. mendeko autorerik aipagarrienetako bat dela esan beharra dago.
Olerkigile modura, lan hauek aipatu behar dira: Lake Isle of Innisfree, Irish poems, The Celtic Twilight, The Secret Rose edo The Wind Among the Reeds.
Dramaturgo modura ere oso garrantzitsua izan zen egindako lana, 1901. urtean Irlandako Antzoki Nazionala sortu baitzuen, geroxeago Dublingo Abbey Theatren instalatu zena, hain zuzen.
Besteak beste honako pieza hauek dira aipagarrienak: Cathleen ni Houlihan, Deirdre, The Shadowy Waters, The Hour-Glass, The King's Threshold, El Unicornio de las Estrellas, In the Seven Wood edo The Green Helmet.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian idazle horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.