2014/03/27

Octavio Paz (1914-1998)


Octavio Paz, idazle mexikarra, jaio zela mendeurrena betetzen da. Idazle hori garai guztietako olerkari gaztelaniadun handienetakotzat hartua izan da.  Olerkaria izateaz gain, saiakera-idazlea eta diplomatikoa ere izan zen -1968. urtera arte-, eta Literaturako Nobel Saria jaso zuen 1990. urtean bere lan garrantzitsuagatik.Lehenago, 1981. urtean, Cervantes Saria irabazi zuen, eta 1993. urtean, berak egiten zuen Vuelta aldizkariak Komunikazio eta Humanitateetako Asturias Printzearen Saria  jaso zuen.
Bere ekoizpen zabal eta bikainean zaila da obra bakar batzuk aipatzea, baina guztien artean hauek nabarmenduko ditugu: olerkigintzan, Luna silvestre, A la orilla del mundo, Pasado en claro, Árbol adentro eta El fuego de cada día, eta prosan, El laberinto de la soledad, Conjunciones y disyunciones, Los hijos del limo, El ogro filantrópico, Sor Juana Inés de la Cruz eta Vislumbres de la India.
Beraz, animatu egiten zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegianolerkari mexikar handi horren obra irakurtzera.