2014/03/17

John Ford (1894-1973)

John Ford hartzen badugu mintzagai, zinemaren historian sartuko gara bete-betean.
Zineman 50 urte baino gehiagotan aritu izanak, ia 150 film zuzendu izanak eta 4 Oscar Sari irabazteak denbora guztietako zinemagilerik arrakastatsuenetako bat bihurtzen dute. 
Irlandako emigratzaileen seme izanik sorterriko herrialdea maitatzen ikasi zuen, eta maisuki azaldu zuen hura bere filmetan, The Quiet Man izenekoan adibidez.
Egin zituen western guztietatik Stagecoach, My Darling Clementine, Fort Apache, The Searchers, Sergeant RutledgeTwo Rode Together eta The Man Who Shot Liberty Valance izenekoak daude genero horretako onenen artean. Horietako askotan, Ford zuzendariak aktore fetitxe bat izan zuen:  John Wayne.
The Lost Patrol, The Informer, Maria Estuardo, How Green Was My Valley, The Grapes of WrathMogambo eta Donovan's Reef filmak dira, baita ere, bere maisulanetako batzuk.
John Forden zinemaz gozatzeko aukera izango dugu martxoaren 17tik 29ra bitartean.