Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak urtero ematen ditu Oscar Sariak, aurreko urtean zinemaren industrian izandako lorpenak aitortze aldera.
Sariak banatzeko ekitaldia mundu guztian telebistan zuzenean gehien ikusten den ekitaldietako bat da, eta aurten ehun herrialde baino gehiagok jarraitu dute.
Oscar Sariak banatzeko lehenengo ekitaldia 1929ko maiatzaren 16an egin zen Los Angeles hirian, eta laurogeita seigarren ekitaldia hiri horretan bertan aurtengo martxoaren 2an egin da.
Martxoaren 10etik 15era bitarteko astean, film onenaren Oscar Sariak jaso zituzten film batzuk ekarriko ditugu gogora.