2014/03/05

Antonio Machado (1875-1939)

75 urte betetzen dira Antonio Machado Ruiz hil zela. Olerkigilea eta dramaturgoa izan zen eta 98ko Belaunaldiko adierazgarririk handienetakotzat hartua izan da.
Madrilen egin zituen ikasketak eta Institución Libre de Enseñanza izeneko ikastetxearekin izandako harremanaren ondoren, bertako espirituak asko eragin zion gerora.  Literatur eta antzerki giroan ibili zen han eta gero Soriako frantseseko katedra lortu zuen.Parisera joan zen, han baitzegoen bere anaia Manuel eta hango kultur giroan sartu ondoren Garnier argitaletxean hasi zen lanean.
1920 eta 1930 urteetan antzerkia idatzi zuen Manuel anaiarekin batera, honako lan hauek aipatu behar direlarik: Julianillo Valcárcel, La duquesa de Benamejí, Juan de Mañara, Las adelfasLa Lola se va a los puertos edo La prima Fernanda.
Olerkigile modura, honako lan hauek dira garrantzitsuenak: Soledades, Galerías y otros poemasCampos de Castilla, La tierra de Alvargonzález eta La Guerra. Halaber, Juan de Mairena eta Abel Martin lanen egilea da. Gerra Zibilean Errepublikaren alde egin zuen, eta, horren ondorioz, Frantziara alde egin behar izan zuen, kostako Colliure izeneko herrira, hain zuzen, eta han hil zen 1939ko otsailaren 22an.
XX. mendeko Espainiako literaturan erreferente izan den horren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.