Duela gutxi hil da Maximilian Schell, austriar aktorea, Maria Schellen anaia, aktorea hura ere.
Nahiz eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko filmetan ofizial alemaniar gisa aritu zen sarritan (The Man in the Glass Booth, Cross of iron, A Bridge Too Far,The Assisi Underground edo Odessa) beste film aipagarri batzuetan beste era bateko paperekin nabarmentzea lortu zuen, adibidez, Julia, The Reluctant Saint,Topkapi, Pope Joan eta bereziki,Stanley Kramerren Judgment at Nuremberg filmako interpretazioarekin, non abokatu defendatzailearena egiten zuen eta aktore onenaren Oscar Saria lortu zuen 1961. urtean.
Maximilian Schellen zinema ekarriko dugu gogora martxoaren 3tik 8ra bitartean.