2014/04/22

Shirley Temple (1928-2014)

Shirley Temple neska prodijio horietakoa izan zen, oso txikia zela hasi baitzen antzezteko eta dantzatzeko  trebetasuna erakusten. 30eko eta 40ko hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan zuen, baina poliki-poliki itzaltzen joan zen, eta desagertzen pantaila handitik, noizbehinkako agerraldi batzuk kenduta. Antzezle gazte onenaren Oscar saria lortu zuen 1935. urtean, gaur arte sari hori lortzen aktorerik gazteena izan delarik.
Zinematik aldendu, eta politikan sartu zen. AEBko enbaxadore izan zen behin baino gehiagotan, betiere alderdi errepublikanotik.
Bere filmografian honako film hauek nabarmendu behar dira: The Little Colonel, Heidi, The Little Princess, Since You Went Away, The Bachelor and the Bobby-Soxer eta batik bat, John Forden aginduetara egin zituen lanak Wee Willie Winkie eta Fort Apache filmetan.

Duela gutxi hil den aktore hori gogoratuko dugu apirilaren 22tik 26ra bitartean.