Jatorri poloniarreko aita frantsesa eta ama mexikarra dituen idazle hori Parisen jaio zen. Elena Poniatowska
hispaniar letretako idazle handienetakoa da, eta Cervantes Saria
irabazi du beste mexikar ospetsu hauek bezala: Octavio Paz, Carlos
Fuentes, Sergio Pitol eta José Emilio Pacheco.
Obra konprometitu baten egilea da eta emakumeen eskubideen
defendatzaile sutsua. Honako titulu hauek aipatu behar dira bere obran,
besteak beste: Lilus Kikus, Hasta no verte,Jesús
mío, La noche de Tlatelolco, De noche vienes, Fuerte es el silencio,
Tinísima, La piel del cielo, Las siete cabritas, Tlapalería, El tren
pasa primero, Leonora etaJardín de Francia.
Apirilaren 23anjasoko du Cervantes Saria Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Paraninfoan.