Philip Seymour Hoffman
Hollywoodeko aktore onenen artean egotera deitua zegoen, baina gaindosi
batek guztiz suntsitu zion bere karrera eta bere bizitza, 46 urte
bakarrik zituenean.
Bere karrera motzean bigarren mailako paper asko izan zituen, baina
beti nabarmendu zen talentu handiko eta pertsonaia desberdinetara
egokitzeko trebetasun handiko aktorea izateagatik. Horrek eraman zuen
protagonista ere izatera honako film hauetan: Capote -Truman Capoteren karakterizazioarengatik aktore onenaren saria irabazi zuen 2005. urtean-, eta Doubt, Meryl Streep handiak erreplika eginez.
Aipagarriak dira, baita ere, honako film hauek: The Big Lebowski, Magnolia, Cold Mountain, Mission: Impossible III, The Savages, Charlie Wilson's War, Moneyball edo The Ides of March.
Philip Seymour Hoffman gogoratuko dugu apirilaren 28tik maiatzaren 3era bitartean.